Aizkolariak

OLASAGASTI, Jose Maria

Aizkolari gipuzkoarra, 1959an Igeldon jaioa. Gipuzkoako kirolari onena bere espezialitatean 1987an. 1988an Euskadiko txapeldunorde absolutua izan zen, Donostiako hiriburuan. 1990eko apirilaren 8an Herri Kirolen Euskadiko Pentatloi Txapelketan errekorra hautsi zuen Tolosan.