Pintoreak

Rocandio Gallastegui, María Teresa

Maite Rocandio.

Margolaria. 1926an Donostian (Gipuzkoa) jaioa, autodidakta.

Aparteko sentikortasuna du, eta pintura sinplea eta intimoa du, kolore-aberastasun handikoa. Sarritan, Pariserako bidaiak egiten ditu, maisu unibertsal handien margolanak ikasteko eta haiez gozatzeko. Oso interesgarriak dira osatzen dituen paisaiak, eta horietako bat, Donostiako Portua izenekoa, oso goraipatua izan da. Erakusketa ugari egin ditu Euskal Herrian. 1955 eta 1956ko Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketan eta 1956 eta 1958ko Gabonetan lehen sariak lortu zituen. Bere obra du Donostiako San Telmo Museoak.