"Urcelay II". Pilotari gipuzkoarra, Urcelay I.aren semea, Azkoitian 1905ean jaioa. 1922. urtean hasi zen esku-pilotan, eta erremontearen zale amorratua izan zen. 1926an Donostiako Moderno pilotalekuan aritu zen. Eskuko modalitatera itzuli zen, atzelarien artean lehen postuetako bat betetzera iritsiz, Artazo, Altuna, Cortabitarte, eta Gallásteguirekin lehiatuz. 1941ean, Espainiako Binakako Txapelketan parte hartu zuen, Onaindiarekin batera, eta txapeldun titulua lortu zuen. 1943an, berriro irabazi zuen, Onaindiarekin batera.