Mendaron (Gipuzkoa) 1959an jaiotako euskarazko idazlea.
Izaina (Amnistiaren Aldeko Gestorak, 1990) eta Adlotse (Txalaparta, 1992) eleberrien egilea da; eta Gatibu sortu nintzen (Susa, 2000) biografiaren egilea, Antxon Garcia del Molino ETAko presoaren bizitza kontatzen duena. Biak La Moralejako (Espainia) espetxean zeudela idatzi zuen liburua Urainek, hau ere ETAko presoa. Bertso idatzien egile gisa ere nabarmendu da, eta hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Algortako Bertso Eskolako lehiaketan lehen saria, 1989an.