Futbola

VALENCIA DE LA SERNA, Juan José

1971ko irailaren 18an Donostian jaiotako futbolaria. Atezaina. Antiguokon jokatu ondoren, Athleticen diziplinan sartu zen, eta 1992ko irailaren 6an egin zuen debuta Lehen Mailan, Athletic-Cadiz partidan (2-1). Zazpi denboralditan 195 partida ofizial jokatu zituen Bilbon -172 Ligan, 17 Kopan eta 6 UEFAn-. 1999ko udan Sevillaren alde sinatu zuen, eta 18 partidatan defendatu zuen bere elastikoa. Ondoren, Gijongo Sportingera joan zen, eta bost urte eman zituen bertan, Bigarren Mailan lehiatzen. 04 / 05ean Tarragonan lur hartu zuen Bigarren Mailan ere Nasticen jokatzeko. Granotar klubean egin zuen bigarren denboraldian, Santanderko Racing taldeak errekerimendua egin zion, eta hara joan zen bere ibilbidea amaitzeko, kategoria gorenean beste partida bat jokatuz. Euskadiko selekzioarekin konpromiso batean parte hartu zuen. Gaur egun -2007ko apirila- Athleticeko talde teknikoko kidea da, eta beheko kategorietako atezainen entrenatzaile lanak egiten ditu bertan.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)