Atletismoa

OLABERRIA DORRONSORO, Leire

1977ko otsailaren 17an Tolosan jaiotako atleta gipuzkoarra. Abiadura-lasterkaria, 100 metroko probintziako errekorra 2 aldiz gainditu zuena (1992an 12.10, 2003ra arte euskal kadeteen errekorra, eta 1993tik aurrera gazteen Espainiako errekorra 11.86). Pista estaliko 60 metroko kadete mailako Espainiako txapeldun geratu zen 1993an 7.68 metrorekin, urte horretan -7.64- jubenil eta junior mailako euskal errekorra gainditu zuelarik (2004ra arte iraun duena). Beste marka batzuk, 200 metro: 24.99 (1995) eta 24.62 (1996) legez kanpoko aldeko haizearekin, 400 metro: 55.75 (1997).

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)