Politikariak eta Kargu publikoak

Auzmendi Aierbe, Martin

1950eko irailaren 17an Ataunen jaiotako politikari gipuzkoarra.

Zuzenbidean lizentziatua. Abokatua. LAB sindikatuko Idazkari Nazionala eta Euskadiko Ezkerrako legebiltzarkidea izan zen. 1991n Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburu izendatu zuten. 2002an, Lan Harremanen Kontseiluko presidente.