Piraguismoa

AIZPURUA ARANZADI, Oier

Zumaian jaiotako piraguista gipuzkoarra. Itxas Gain klubekoa da. 2003an urrezko eta zilarrezko dominak lortu zituen Duisburgon jokatutako munduko piraguismo kopan. Aizpuruak 200 metroko distantzia laburrean nagusitasuna berretsi zuen. 2004ko martxoan laugarren sailkatu zen Ourensen jokatu zen neguko Espainiako Txapelketan, senior mailako K1ean. 2004ko Espainiako txapelketan, K-1ean brontzea lortu zuen, eta K-4arekin, zilarra lortu zuen Euskadik. 2004ko abuztuan, Manuel Busto lankidearekin batera, piraguismoko munduko txapeldun izatea lortu zuen, K-2an urrezko domina lortu ondoren, Norvegiako mundialetan.2005eko

abuztuan beste garaipen bat gehitu zion bere palmaresari, Pontevedran jokatutako Principe de Asturias piraguismo estropada 15.000 metrotan irabazita. Oierrek Espainiako Selekzioaren K4an parte hartu zuen Manuel busto taldekidearekin eta Santiago Guerrero eta Jorge Alonso palentziarrekin batera.2005eko

urrian, Aizpuruak eta Manuel Bustok osatutako euskal-asturiar bikotea munduko maratoi txapeldun izendatu zen bigarren urtez jarraian, Perth hirian jokatutako estropada irabazi ostean. 38 kilometro luze den ibilbidean.

Artxiboa AUÑAMENDI