Arrauna

ALMANDOZ LEKUONA, José Luis

1938ko urtarrilaren 16an Donostian jaiotako arraunlari gipuzkoarra. 18 urte zituenetik "Urki" ko (Ur-Kirolak) "zortzikoan" aritu zen, 32 urte bete zituen arte, eta tarte horretan hamar titulu espainiar lortu zituen. 1960ko Erromako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen talde horrekin, eta Espainiaren ordezkari gisa joan zen Italiara. Donostiako traineruan aritu zen, gero beteranoengana pasatuz, estropada ezberdinetan parte hartuz, 1981ean klubeko entrenatzaile izatera pasatu zen arte, mugikorrean zein finkoan.

Luis Mari Zulaika (2007)