Margolaria. Luancon (Oviedo) jaio zen 1845ean (autoreren batek 1841. urtea ematen du jaiotegitzat) eta Donostian hil zen 1889an.
Margolaritza ikasketak egin zituen Espainiako hiriburuko San Fernandoko Akademian, eta, ondoren, arte ezagutzak zabaldu zituen Carlos de Häesekin. Gipuzkoako Aldundiak pentsionatu zuen, eta, horri esker, Frantzian, Italian eta Alemanian ibili zen, arte eta kultura ezagutzak hobetuta. Marrazketa Eskolako irakasle izan zen, eta katedraduna Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan.
1862, 1871, 1881 eta 1887an Madrilen ospatutako Arte Ederren Erakusketa Nazionaletan parte hartu zuen. Beste erakusketa batzuk ere egin zituen, garai desberdinetan. Obra asko eta ederrak egin zituen, bereziki Euskal Herriko mota, motibo eta ohiturei buruzkoak. Bere lanik aipagarrienak honako hauek izan daitezke: Naufragio, Donostia inguruak, Irun inguruak, Kontxako ikuspegia, Loiolako itsasadarra, La mañana, Donostiako La Mota, Castañar Pasaiatik gertu, Sevres inguruak, Aulés inguruak eta Gazteluzarra herrialdea.
- ARZAE, A. "D. Eugenio Arruti eta Pola". Euskal Erria, XXI, P. 343.