XVI. mendeko grabatzaile holandarra. Donostiako lehen grabatuetako bat egin zuen, 1560an, Sanct Sebastianus, vulgo Donostien ad mare Oceanum insigne Guipuzcoa oppidum izenburupean; baita San Adriango pasabideko beste bat ere, jantzi ugarirekin, 1565ekoa. "Georgio Housnaglio" bezala sinatzen agertzen da.