Militarrak

García Valiño Marcen, Rafael

Espainiar militarra, 1898ko urriaren 24an Toledon jaioa. 1972an hil zen.

1936ko Altxamendua hasi zenean Jurramendiko erreketeen Herena antolatu zuen Iruñean, Nafarroako Lehen Brigadaren basea, eta horren buru 1936ko uztailaren 30ean Oiartzungo buruzagitzan sartu zen, irailaren 1ean San Martzialgo erasoan zauritua izan zelarik. Bizkaiaren gaineko ofentsiban Nafarroako 1. Brigada zuzendu zuen. Bilboko okupazioaren ondoren gobernadore militar kargua bete zuen une batez. Jeneralaren graduaziora iritsi zen. 1961ean La Campaña del Norte izeneko lana argitaratu zuen.