XVI. mendeko soldadua. Ez dakigu noiz jaio zen. Pirata txinatarrek hil zuten 1574an.
1565ean Filipinetara joan zen Juan de Salcedorekin batera, Miguel López de Legazpiren espedizioan. Manilarako espedizioaren buru da eta hainbat borrokaldiren ostean, Rajah Suliman musulmanaren errendizioa lortu zuen 1571n. Espainiako Koroaren kokaleku iraunkorra bihurtu zen orduan Manila. 1574an, Manila hartzeraino iritsi ziren pirata txinatarren inbasioari aurre egiteko borroketan hil zen.