Futbola

LABARTA REY, Amadeo

Futbolaria. ertaina. Pasaian (Gipuzkoa) jaio zen 1905eko martxoaren 31n. 1920tik 1936ra Donostiako Real Sociedad eta Real Pasaitarra taldean jokatu zuen. Hiru partida jokatu zituen, eskuin erdi gisa, Espainiako selekzioarekin Amsterdamgo olinpiadan, 1928an: lehena, Mexikoren aurka, eta beste biak Italiaren aurka. Alderdi nagusi horretaz gain, ikuskizunetan eta irratian flamenko-kantari gisa egindako emanaldiak nabarmendu behar dira. Gerra zibila amaitu zenean, entrenatzaile lanetan aritu zen, eta Burgoseko prestatzailea izan zen, denboraldi bat, Osasunakoa, bi denboraldi, eta Realeko bigarren entrenatzailea.