Folklorea herri baten mundu tradizionaleko sinesmen, ohitura eta elementuen multzoa da. Etnografia elementu hauek ikertu eta aztertzen dituen zientzia da. Etnologia aurrerago doan zientzia da eta aldarrikapen hauek sorrarazten dituen zergati, jatorri eta arrazoiak ezagutzen saiatzen da.
Azkenik antropologiak, gizakiren ikerketa (antrophos) hartzen du bere baitan. Harremanen mundua ikertzen badu gizarte antropologia edukiko dugu; sinesmenak eta herrien bizitzeko moduak, azken finean bere inguru kulturala eratzen dutenak, ikertu eta alderatzen baditu antropologia kulturala izango da; pertsonak bere itxura fisiko eta biologikotik ikertzen baditu antropologia fisikoa da; eta abar.