Euskal Autonomia Erkidego autogobernua eskuratu zuen Espainiako Konstituzioaren bigarren xedapen gehigarriari eta 151.2 artikuluari jarraiki: Autonomia eskuratzeko aukera horri dagokionez, Konstituzioan oinarrizko diseinu instituzionala ezartzen zen.
Bertan, 152. artikuluan honakoa ezartzen zen: "Legebiltzarra, sufragio unibertsalez hautatua, hartarako ordezkaritza-sistema proportzional bat ezarriko delarik, eta orobat ziurtatuko lurraldearen zona guztiak ordezkaturik egotea". Eusko Legebiltzarra izango da, horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoaren organo legegilea, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartutako Euskal Herriko Autonomia Estatutuan barneratzen dena.