Tuteran (Nafarroan) jaio zen 1937an. Madrileko Arkitektura Eskolan ikasi zuen, eta 1961ean titulatu zen. 1970ean, Bartzelonako Arkitektura Eskolako Konposizio Elementuen Katedra lortu zuen, eta, 1980an, Madrilekoaz arduratu zen 1985. urtera arte.Urte horretan, hain zuzen ere, Harvardeko Unibertsitateko Graduate School of Designeko Chairman izendatu zuten, eta kargu horretan egon zen 1990era arte.Gaur egun, Rafael Moneo Josep Lluis Sert da, Harvardeko Graduate School of Designeko Professor of Architecture, alegia.