Idazlea.Oiartzunen (Gipuzkoa) jaio zen 1927ko azaroaren 11n. Manuel Lekuonaren iloba.Ikasketa Eklesiastikoak burutu zituen Gasteizko Seminarioan eta Erromako Unibertsitate Gregorianoan.Irakasle izan zen Donostiako Elizbarrutiko Seminarioan eta baita hiri berean kokatutako Gipuzkoako Unibertsitate eta Teknika Ikasketetan ere (EUTG).Euskaltzain urgazlea izan zen.
Hainbat lanen egilea da: Mindura gaur poesia-lana, Donostia (1966), Ezkongai (itzulpena), Donostia (1956) ; 1968an Ideario asc�tico-pastoral de Fray Bartalom� de los M�rtires, O. P., (1514-1590) lana argitaratu zuen Gasteizen (doktorego-tesia); Muga beroak poesia-antologia Gero edizioen eskutik, Bilbo (1973) eta Ilargiaren eskolan (1979).