Gerra ondorengo ikastola gehienen inspiratzaile eta bultzatzailea, pedagogi-metodo berri eta aurrerakoi baten sortzailea, helduen taldeetan euskara irakaslea eta artikulista. 1906ko maiatzaren 28an jaio zen Zumaian.
Haurra zela, familiarekin Donostiara joan zen bizitzera. Hamasei urte zituela, 1922an, orduan lau urtetakoa zen Lehen Hezkuntzako Magisteritzan egin zuen matrikula Gipuzkoako hiriburuan. 1926an ikasketak amaitu zituenean, ikasketa zentro euskaldun batean hasi zen lanean, Koruko Andre Mariaren Ikastetxean,Miguel Muñoak sortu eta babesten zuena.