1931an kale arteko keinuren bat izanik hitz jariozko borroka besterik izan ez zena ("La República es la revolución que destruirá España; detenerla o perecer.", "La República es el porvenir y el bienestar de las clases trabajadoras. Conquistarla es dar pasos hacia el socialismo"), 1936an guda zabala izatera iritsi zen. Baina polarizazioa jada bere oinarrietan 1931tik ezarrita zegoen.
Gainerakoan -eta Baskonia ez zen salbuespen bat- Europan hogeita hamarrekoan guda zibilaren inguruko ideologiek nagusi ziren; Clausewitz-en antzera gudua politikaren luzapen naturala zela uste zutenek; edo, baita, hura baino osasuntsuagoa, eta gaitza ezabatzea nahi baldin bazen, "bestea" ezabatzean zetzalako, ekidinezina.