Bizkaitar politikari ospetsua, Erandion 1906an jaioa. PSOEko Lehendakaria eta baita Euskal Kontseilu Nagusikoa ere (1978-1979).
Bilboko Arte eta Ofizio Eskolan ikasi zuen. 1920an, metalurgia- ikasle zela UGTko metal-esparrura afiliatu zen, eta, urte bi geroago, PSOEra afiliatu zen, Erandioko Gaztedi Sozialistaren lehendakaria izatera iritsiz. 1934ko mugimendu iraultzailean ere parte hartu zuen, atxilotua izan ondoren Fronte Popularrak emandako amnistiarekin kanporatua izan zela. 1936ko gudan harik eta Bilbo (1937) erori eta bertan preso egin zutenera arte sozialista milizianoa izan zen.